XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garbitasuna gordetzearren, elurretan iraulkatu zan Asis'ko Prantzisko deuna; Benito deuna ote-artean etzan zan; Bernardo deuna ur-osin izoztuan murgildu zan... Zuk zer egin dezu?.

Bizitza osoko garbitasun zeatzak, kemena damaio San Joan'i Gurutzearen ondoan.

- Beste ikasleak igesari eman zioten; bera an gelditu zan Jainkoaren Amarekin.

Ez aaztu, garbitasunak sendotu ta indartu egiten duala aiurri ta izakera.

Madril'ko gudatokia.

Ogei bat guda-agintari, lagun-arte alai ta jatorrean.

Abesti bat entzuten da, gero bestea, ta bestea....

Bigote beltzeko teniente koxkor arek lenengoa bakarrik entzun zuan:
Biotz erdibituak
Ez ditut nai nik;
Nerea artzekotan
Torizu osorik
.

Orrenbeste zinkurin, nere biotza osorik emateko! - Eta otoitza, ibai zabal, oparoa bezela joan zan....